
Zer da Spotify?:
Ia munduko edozein musika talderen abesti guztiak entzuteko aukera ematen duen programa da Spotify. Berdin dio Coldplay-ren abesti famatu bat izan, edo Benito Lertxundiren hasierako urteetako abesti bat, gehiena aurkituko duzu bertan. Musika jaisteko aukerarik ez du ematen (horretarako beste programa batzuk daude), baina irratiaren lana egiten du, eta gainera ez daukazu gustokoak ez dituzun abestiak entzuten ibili beharrik. Gustuko dituzun abestiak markatu eta hauekin kantu gogokoenen listak ere egin ditzakezu. Honez gain, munduan musika munduan dauden berritasunak erakusten ditu, hala nola, momentuan gehien entzuten diren abesti eta bildumak, eta noski hauek entzuteko aukera pare bat klik eginda. Musikaren kalitatea gainera, itzela da; eta erabiltzeko oso programa erraza eta sinplea da Spotify. Funtsean, musika gustatzen zaion edozeinentzat ordenagailuan eduki beharreko programa da.
Spotify programa ordenagailuko memoriara jaitsi nahi izanez gero, http://spotify.softonic.com/ web-orrian sartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario