Zer erakusten du Pixton honek?:
Tamalez Euskal Herrian leku askotan pasatzen da komiki honetan erakusten dena. Gaur egun euskara eskolan ere ikasten da, eta jende gehiagoren belarritara iristen da, baina erabilera pixkanaka behera doa. Gurasoekin euskeraz egin arren, lagunekin erderaz aritzen dira gazte asko, zoritxarrez. Eta gurasoekin ere erderaz egiten badute zer esanik ez. Euskararen egoera zein den kontzientziatzeko baliabide aproposa izan daiteke Pixtonen bidez eginiko komiki bat, eta bururatu bezalaxe halako bat egitea otu zait.
Nori zuzendua dago?:
Batez ere gazteei zuzendua dago, baina edozein adin talderentzat balio dezake. Izan ere kasu honetan adinak ez du garrantzia handirik, hizkuntzaren erabilerak baizik. Beraz, esan liteke Pixton hau erderaz egiten duten euskaldunei zuzendua dagoela.
Helburu hezitzailea:
Haurrak orain arte komikiak irakurtzearekin konformatu izan dira, eta irakurtzen ondo pasa izan dute. Baina Pixtonek euren komikiak sortzeko aukera ematen du, eta hori aurrentzat zirraragarria da. Irudimen asko izaten dute haurrek eta heldu askok baino komiki hobeak egin ditzakete. Gainera komikien bidez irakasleek ere haurrei hainbat balore irakatsi diezazkieke, beraz heziketa lanetarako ere aplikazio baliagarria da. Beraz, ikasi egiten dute ondo pasatzen duten bitartean, eta horrela irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazten da.

Zer gehiagotan lagundu dezake Pixton-ak?:
Pixtonarekin komikiak bakarrik egin daitezke, baina modu askotarikoak: luzeak, motzak, hitzik erabili gabe, pertsonai eta leku ezberdin ugari daude, hainbat objektu dibertigarri, ... Komikien munduaren barruan ia denetik egiteko aukera eskaintzen du Pixton programak.
Errekurtsoak:
Ordenagailua, internet, Pixton, eta bideoa egiteko, Livestream.

Hona hemen Pixtoni buruzko bideotutoriala:
Watch live streaming video from ioritztelebista at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario