
Zer erakusten du Mindomo honek?:
Munduan gehien praktikatzen den kirola eta jende artean ezagunena da futbola, ala nahi edo ez. Horrek berak eragiten du gaztetxoenen artean kirolik praktikatuena eta gogokoena izatea. Adin txikian futbolean hasten diren askok, gehienek, ez dituzte joko arauak ezagutzen, ezta jokaleku bakoitzean dituzten eginbeharrak ere, irabazten eta galtzen ez dakite, zelaian ze portaera eduki behar duten ere ez, ... Praktikatzen duten heinean pixkanaka ikasten joaten diren arren, aipaturiko guztia ezagutzen joateko eskema moduko bat ideia ona dela iruditzen zait. Bertan azaltzen dira futbol arauak, fair play-aren kodigoa, jokalari bakoitzak dituen eginbeharrak postu bakoitzean eta postu horietan daudenek izan ohi dituzten ezaugarriak (orientazio modura, haurrek euren gaitasunei gehien egokitzen zaien postua ezagutzeko), futbolean dauden eskema taktiko orokorrenak, ... eta futbolaz gozatzeko bideo batzuk ere bai. Haurrek futbola ezagutzeko beste modu bat dela iruditzen zait Mindomo eskema hau, eta eurentzat baliagarria izan dadin nahi dut.
Nori zuzendua dago?:
Batipat futbol federatuan hasten diren gaztetxoentzat zuzendu nahi izan dut egindako Mindomo-a, baina egia esan edozein futbol zale interesaturentzat balio du, izan ere, futboleko arauak, teknikak, taktikak, ... azaltzen dira, eta edonorentzat baliagarria dela uste dut horiek denak jakitea, nahiz eta aditua ez naizenez batzuek jarritakoarekin guztiz ados ez egon.
Batipat futbol federatuan hasten diren gaztetxoentzat zuzendu nahi izan dut egindako Mindomo-a, baina egia esan edozein futbol zale interesaturentzat balio du, izan ere, futboleko arauak, teknikak, taktikak, ... azaltzen dira, eta edonorentzat baliagarria dela uste dut horiek denak jakitea, nahiz eta aditua ez naizenez batzuek jarritakoarekin guztiz ados ez egon.
Helburu hezitzailea:
Eskoletan erabiltzeko oso aplikazio garrantzitsua da Mindomo. Orain arte hainbat gai azaltzeko edo aurkezpenak egiteko, Power Point programa erabiltzen zen. Hau gutxietsi gabe, Mindomoak gauza gehiago egiteko aukera ematen digu. Haurrentzat hitzak baino erakargarriagoak dira irudi, bideo edota eskemak; eta Mindomo-k hori eskaintzen digu modu sinple batean. Haurrek beraiek esperimentatzeko ere baliabide erraza da Mindomo, eta beraz bai ikasle zein irakasleentzat maneiatu beharreko programa iruditzen zait.
Zer gehiagotan lagundu dezake Mindomo-ak?:
Mindomoa eskemak egiteko modu interesgarria da. Aukera ugari uzten ditu, bideoak, irudiak, estekak, apunteak, ... txertatu daitezke bertan. Klasean aurkezpenak egiteko baliabide itzela da, eta Power Point erabiliak baino aukera gehiagorekin gainera. Ordenagailuz denez programa, klaseko apunteak eskema moduan bertan ezarri daitezke, eta gordetzen aritu beharrik ez dago, automatikoki egiten baitu lan hori.
Errekurtsoak:
Ordenagailua, internet, Mindomo, eta bideoa egiteko, Livestream.
Hona hemen futbolari buruzko Mindomo-a:
...eta hemen Mindomo-aren tutoriala:
ioritztelebista on livestream.com. Broadcast Live Free
No hay comentarios:
Publicar un comentario